Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

Eskolaren XEDEA hau da:

  • Kalitatezko irakaskuntza eskaintzea ikasle guztiei, pertsona aktibo eta konpetente bezala garatu daitezen.
  • Hezkuntza komunitatea osatzen dugun pertsona guztien artean bizikidetza giro egokia eraikitzen jarraitzea.
  • Eskolako eguneroko jardunean inklusioa ardatza izatea, hezkidetzan eta lan-kooperatiboan indarra jarriz. 
 

Ikuspegia

Ikastetxeak etorkizunari begira duen IKUSPEGIA edota erronka nagusiak honako hauek dira:

1. Ikasleen konpetentzia linguistikoa hobetzea euskararen erabilera bultzatuz eta Hizkuntza proiektua egonkortuz.

2. Irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesua hobetzea.

    - Hezigarri programaz baliatuz eskolako eraldaketa gauzatzea, berrikuntza sustatuz.

    - Metodologiak aktiboen erabilera garatzea.

    - Ebaluaketa prozesua hobetzea.

    - Irakasleen prestakuntza eta berrikuntza bultzatzea.

3. Eskolako bizikidetza hobetzea eskola inklusiboagoa izaten eta SKOLAE bitartez berdintasuna sustatuz.

Balioak

Hauek dira gure portaera eta jarreraren erreferentzia diren BALIOAK:

1.- Hurbiltasuna.

2.- Errespetua.

3.- Ardura.

4.- Autonomia.

5.- Elkarlana.