Hezkuntza-eskaintza

San Miguel Herri Eskola euskalduna, publikoa eta inklusiboa da, bere ikasleen ongizatearen konpromezua duena. 

Zein zerbitzu eskaintzen ditugu?

D ereduko eskola gara, irakaskuntza osoa euskaraz eskaintzen duena. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ditugu eskolan. 

Haur Hezkuntza

1., 2. eta 3. mailak daude. Honako arlo hauek lantzen dira modu globalizatu eta holistikoan:

- Harmonian haztea, Ingurunearen aurkikuntza eta esplorazioa eta Errealitatea komunikatzea eta irudikatzea.

- Atzerriko hizkuntza.

- Musika

- Hezkuntza arreta edo Erlijioa. 

Lehen Hezkuntza

Derrigorrezko aroa da eta sei ikasturteko iraupena du, 1. mailatik 6. mailara arte. Honako ikasgai hauek lantzen dira:

- Euskal Hizkuntza eta Literatura.

- Lengua Castellana y Literatura.

- Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa).

- Matematika.

- Ingurune natural, sozial eta kulturalaren ezagutza.

- Hezkuntza artistikoa: plastika eta musika.

- Heziketa Fisikoa.

- Erlijioa/Hezkuntza arreta.

- Balore zibiko eta etikoak.