Ikastetxeko Eskola Kontseilua

Definizioa

Ikastetxeko Eskola Kontseilua hezkuntza-komunitateak ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzeko organoa da.

Osaera

Sei unitate edo gehiago eta bederatzi baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, Eskola Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:

  • Ikastetxeko zuzendaria, batzordeburua izango dena: Amaia Mendizabal.
  • Klaustroak aukeratutako hiru irakasle: Idoia Saralegi, Ibai Bengoetxea eta Amaia Mujika.
  • Ikasleen gurasoen hiru ordezkari: Aitziber Vitoria eta Araceli Sergio.
  • Udaleko zinegotzi edo ordezkari bat: Martze Villanueva.
  • Ikastetxeko idazkaria; Kontseiluko idazkaria izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez: Guadalupe Yarza.

Eginkizunak

  • Hezkuntza-proiektua egiteko jarraibideak ezartzea, onartzea eta ebaluatzea, irakasleen klaustroak irakaskuntza-jardueraren plangintza eta antolamenduari dagokionez esleituta dituen eskumenen kalterik gabe.
  • Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorra egiteko irizpideak hartzea, onartzea eta ebaluatzea, betiere klaustroari dagozkion irakaskuntza-alderdiak errespetatuz.
  • Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak eta, hala badagokio, jantokiak eta garraioa programatzeko eta garatzeko jarraibideak prestatzea, horiek onartzea eta ebaluatzea.
  • Ikastetxearen aurrekontu-proiektua eta hura gauzatzeko jarraibideak onartzea.
  • Eskola Egutegia egitea, Hezkuntza Departamentuak onartutako arauen arabera.
  • Ikastetxearen eta beste ikastetxe, entitate eta erakunde batzuen arteko lankidetzarako jarraibideak finkatzea, kultura- eta hezkuntza-helburuetarako.
  • Eskolako instalazioen eta ekipoen berrikuntza sustatzea, eta haien kontserbazioa zaintzea.
  • Ikastetxearen funtzionamenduari buruzko urteko memoriaren berri ematea.