Ikastetxea

Ikastetxea

Uharte-Arakilgo erdigunean kokatuta dagoen eskola publikoa gara, Irañetako eta Uharte-Arakil herrietako haurrak batzen dituena. Eskolak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapak eskaintzen ditu, euskaraz. 2022-23 ikasturtean, hezkuntza-komunitatea 78 ikaslek, 50 familiek eta 12 irakaslek osatzen dugu.

Uharte-Arakil Sakana bailaran kokatzen den herria da, Nafarroako ipar-mendebaldean. Iruñatik 32 kilometrora dago, eta 781 biztanle zituen 2021. urtean. Iparraldean Aralar mendilerroa hedatzen da eta hegoaldean Urbasa eta Andia mendilerroak daude. Irañeta 4 kilometrotara dagoen herri mugakidea da.

Landa-eskola gara, sarean lan egiten duena Sakanako Herri Eskolekin. Horrez gain, herriko Udalarekin, Osasun-etxearekin, Sakanako Mankomunitatearekin eta Zonaldeko Gizarte Zerbitzuekin ere elkarlanean aritzen gara.