Xedea, ikuspegia eta balioak - Uharte-Arakilgo Herri Eskola - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - Uharte-Arakilgo Herri Eskola
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
Uharte Arakilgo herri-eskola gara, Nafarroako Sakana bailaran kokatuta dagoena. Uharte Arakilgo eta Irañetako ikaslez osatzen den D ereduko landa-eskola gara. Gure ezaugarriak honako hauek dira:
1.- Haur guztiei formakuntza integrala eskaintzeko konpromisoa, bizitzarako konpetentzia garatzea.
2.- Formakuntza akademiko altua eskaintzeko konpromisoa. Oinarrizko konpetentziak eta baloreak eskuratzea, ikasten ikastea gaitasuna oinarri hartuz.
3.- Talde sozial, kultural, etniko eta genero desberdinen inguruko inklusioa indartzea.
4.- Gure euskal kultura transmititzeko konpromisoa.
5.- Familiekin eta herriarekin dugun konpromisoa.
Ikuspegia
Ikuspegia
Gure xedea beti presente izanez, honako hau eskuratu nahi dugu datozen lau ikasturteetan:
1.- Ekimena, sormena, autonomia eta espiritu kritikoa baloratuko dituen irakaskuntza aktiboa garatzea.
2.- Lan-giro positiboa, kooperatiboa, konfiantzazkoa eta errespetuzkoa sustatzea hezkunta komunitatean, ikasleengan ikasteko zaletasuna eta familiengan ikastetxeko bizitzan inplikazioa indartzeko.
3.- Komunitate jasangarriago baten alde lan egitea.
Balioak
Balioak
- Norberaren buruarekiko konfiantza eta autonomia.
- Norberaren gaitasunak garatzea: ahalegina eta pertseberantzia.
- Erantzukizuna: betebeharra eta konpromiso pertsonala.
- Elkartasuna, laguntzeko gaitasuna, eskuzabaltasuna.
- Aniztasuna: desberdintasunak errespetatzea.
- Sormena, irudimena, fantasia eta ikerketa-jakin-mina.
- Natura errespetatzea, babestea eta kontserbatzea.
- Errealitatearekiko zentzu kritikoa.
- Euskara eta euskal kultura.
