Zerbitzuak eta baliabideak

Zerbitzu desberdinak eskaintzen zaizkie familiei:

- Goizeko gela: Guraso Elkarteak kudeatzen duen zerbitzua da. Familien eskarien arabera antolatzen da ikasturtez ikasturte. 

- Eskola garraioa: Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen zerbitzua da. Uharte-Arakilera garraiatzeko ibilbidea eskaintzen die Irañetako familiei.

- Jantokia: Guraso Elkarteak kudeatzen duen zerbitzua da. Ikasle garraiatuek eta herriko beste ikasle batzuek erabiltzen dute. 

- Eskolaz kanpoko ekintzak: ikastetxeak kudeatzen duen zerbitzua da. Ekintza desberdinak burutzen dituzte zerbitzu hau erabiltzen duten ikasleek, irakasleek antolatuta.