Eskolako jantokia - Uharte-Arakilgo Herri Eskola - Ikasnova
Eskolako jantokia - Uharte-Arakilgo Herri Eskola
Eskolako jantokia
Eskola jantokia
Eskola jantokia
Jantokiaren helburua modu orekatuan jaten ikastea da, giro lasai eta abegikorrean, non banakako arreta bermatzen den eta bertaratutakoen arteko errespetua izango den oinarria.
Ikasleek txanda bakarrean jaten dute, baina haur-hezkuntzako ikasleak lehen hezkuntzakoak baino piska bat lehenago sartzen dira. Jantokiaren ordutegia 14.00etik 15.30era bitartekoa da; ondoren, ikastetxeak proposatutako hautazko eskolaz kanpoko jarduerak egiten dira.
Ausolan-jangarria eskolan janaria hornitzen duen enpresa da. Hainbat motatako alergiak eta elikadura-intolerantziak dituzten ikasleentzako menu berezi eta pertsonalizatuak prestatzen dira. Jantokia erabiltzen duten ikasleen kopuruaren arabera, profesionalak kontratatzen dira.
Zerbitzu hori egunero edo noizean behin erabil daiteke. Zerbitzu honen kudeaketaz Guraso Elkartea arduratzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan zerbitzuaren arduradunarekin, Guraso Elkartearen atalean.