Eskolaz kanpoko jarduerak - Uharte-Arakilgo Herri Eskola - Ikasnova
Eskolaz kanpoko jarduerak - Uharte-Arakilgo Herri Eskola
![](/documents/2000749/2000789/3886204.png/32aacd56-0f86-23ea-14aa-0477f6faf8ed?t=1617179825092)
Eskolaz kanpoko jarduerak
Eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen dira ikasturtean zehar, urrian hasi eta maiatza amaitu arte. Irailan eta ekainean, ordea, ez da zerbitzu hau eskaintzen.
Astelehenetik ostegunera burutzen dira, 15:10etik 16:00ra. Ostiraletan ez da eskolaz kanpoko ekintzarik burutzen.
2022-23 ikasturteko eskaintza honako hau da:
Astelehenetan: mahai-jolasak.
Asteartetan: kirolak.
Asteazkenetan: etxerako lanak.
Ostegunetan: talde-jolasak.