BASOZAINEN BISITA IKASTETXEAN

21/10/2024

Basozainen bisita izan dugu ikastetxean. Beraien lana zein den azaldu digute, ekosistema desberdinak behatu ditugu eta Sakanan sakondu dugu ondoren. Inguratzen gaituen altxorraz hitz egin dugu eta bera zaintzearen garrantziaz hausnartzeko aukera eman digute. Eskerrik asko informazio hain baliotsua ekartzeagatik!